_________________!____/\|\/\_________________________________@ii

2005-11-22

Tudo bOM!!


Ke paxa paxa?
Bueno, joder, azkenian atara gattuk karako!
Atzo goxian Honddarbin abiona hartu eta beittu nun bukatu diun, São Paulon!
Hemengo hamarretan iritsi ginen (3 orduko aldea dau), bidaia putamadrian, neretzako bakarrik bi leku eta aireportuan Axkue neukan zain. São Paulo krixtona da, krixtona. Pentsa gutxi gora-behera 20 milioi biztanle...


Hegazkinetik hiriak gauez gabonetako zuhaitzetako argitxoak dirudite, halako orden eta sosegu sentsazioa ematen dute. Pentsatu ere ezin da egin argi-itxurazko lasaitasun horren azpian dagoen xaltxan...
Marina eta Ikerren etxera igo naiz, ondo igo ere: 18. pixua. Krixtona!
Blaga pixkat in eta alolo.

Gaur, laxai-laxai. Goixian etxe ondoko azokara fan eta erosketak in. Krixton berdura eta fruta pila, ñam, ñam...



Orain, ordenagailuan. Je, je Axkue ere jota berotu egin da bidaiaren asuntuarekin eta hemen ibili gara, negoziazio maila, sukalde lanetan... xaltxa ederrean sartu nau kabroiak!! Izan ere, nere buruan neukan plan anbiguo horri rebuelto ederra egin dio! Planak aurrera badoaz, bizikletaz Caracasera joango gara, urtarrilaren 24-29 bitartean ospatuko den Foro Sozialera!
Plana gutxi gora-behera izango litzateke: autobusaz Goiãniara hurbildu, eta bertatik iparralderuntz Belem-eraino; handik barkuan Amazonas ibaian gora Manaus-eraino; eta Manausetik berriro bizikletan Caracasera.
Horretarako 2 hilabete exkax edukiko genituzke, juxtu xamar agian...
Momentuz jada beste tipo bat ere apuntatu zaigu, hemen bizi den Axkuen lagun yanki bat.

Bueno ekipo, negoziazioa ixtean gure planen berri zehatzago emango.
Patxo bat denoi!_____@ii

3 Comments:

Anonymous Anònim said...

Hapa Hapa!
Jodeerr, earra birajia ari zaretena antolatzen. Inbiria kotxinua, baike!!
Bereziartua sagardoa eta Transportes Catalan s.a ardoa onik iritsi direla
ikusi dugu behinpin. Hurrengorako guk Urgo patxarana ateko diu, con los
remolques bien puestos
.
"iepa" bat Iker eta Marinarentzat erebaitare.
Altzaporru!

11/23/2005 12:18 a. m.

 
Anonymous Anònim said...

karak@s??? ondo!hola ez diozu brujulai buelta eman beharko..fletxa gorriya segittu ta xuxen, beti aurrera!!
hemengo baba arrastoa haundiyagua baietz!___________________________
_________^^^^^^^^^^^__________________________··········__________**********_____________________________________________________!!!!

11/23/2005 3:15 p. m.

 
Anonymous Anònim said...

Tudo bem!!!!!!
Hau inbidilla....iritsi besterik ez eta jada lerdearekin gabiltza...Ze ingodiu! Ea blogarekin jarraitzen duken eta bidaiaz gozatzen digun guk ere.
Muxuak ere zuentzat, Axkue eta Marina.

Gari, Elene & Mattin

11/24/2005 2:33 p. m.

 

Publica un comentari a l'entrada

<< Home