txoOtx !!
oi jendaia!
bizi gerala, bizi geralaaa...
Oaindikan São Paulon, baña ez luzerako: gaur atsaldian hartu diu Axkuek eta biok biharko autobus txartela, beaz hasi da atzerakontua! Egiya esatekotz goguakin pedalen errotari bueltak ematen hasteko (damutuko zait gero...) ze, beno, São Paulon gustora, miño megahiri herritxozko hau larreiko handia da ni bezalako barakuilu batentzat.
Bestela, ti-ta pasatako egun honeitan, hola, turismo oso ortodoxorik ez diu egin egia esan, kenduta mudantza bat edo beste, barbakoaren bat (txurrasko hemen)... batez ere turismo gastronomikoan zentratu gea.


Atzo, adibidez, Euskararen Eguna eta Naparron eguna zela eta, eta gure partitzea aitzaki harturik, mixiko aldiz Brasilen (tantatatxan!) jendaia sagardoa edanez mozkortu zen.

Estebe (Beasaindar ardigaldua São Paulon), Sera eta Haritzen etxea hernanitu egin zen egun batez eta han izan zan han bakailutortila, arraina parrillan, txoixo, gazta eta guayaba membrillo FESTA! guztia altxorrik altxorrenaren kutiziz gordetako 11 sagardo botilez bustita, txoooooTX!! Iriki diula aurtengo tenporadia, altzaporru! (falta zen bakarra Hernaniko apeaderoko bankua...)


Bon, ekipo, eztakit noiznolanun topatuko diun Axkuek ta biok hurrengo maxina, siske pazientzia iruki ta izan funtsa.
Ah! portzierto ahaztu zait komentatzia azkenian beste yanki hua ez dala animatu, beraz Axkue eta biok bakarrik goaz. On Kixote eta Antxo Pantza...____@ii

7 Comments:
batzuk bai bizi! ikusikou bizikleta gañien jarten garenien, orduen hasiko die ipurdiko miñak! ondo ibili ta lepueeee..... buru gañien!
patxo1
perts
12/05/2005 8:44 a. m.
bidai on! eutsi pedalei, zuek biek eta "zuek bezelako beste laukin amerika guztiari buelta emateko moduan tzazte eta". altzaporru!!
12/05/2005 9:02 a. m.
"On Kixote ta Antxo Pantza...", bai, bai... ta Dultzinea bitartian itsasoz bestalde...
Pazientzia izan beharko du bai. Bueno, ba animo denei (pazientzia dutenei gehienbat)
ta Caracolinho ta Axkue (ez yat ezautzen) ere ondo ibilli ta foto asko bidali honara...
Biba zuek!
Ondo izan
Xaun
12/05/2005 3:33 p. m.
...y acertó!
;-P
12/05/2005 3:34 p. m.
Abenduaren 20an (seguruena) poesia bilduma kalian, "AMETSEK EZ DUTE KARTZELARIK"... alerik gordetzia nahi?
xaun
12/05/2005 3:35 p. m.
aurrera bolieeeeeee
12/07/2005 5:14 p. m.
, a great Palestinian man, now defunct, but still in our mind....
and in Brazil there are lots of Lebanese and Palestinians...
May their friendship and hospitality be with you, Karako and Axkue!!!
12/08/2005 3:38 p. m.
Publica un comentari a l'entrada
<< Home