San Pedroren atea

Martxoaren martxan sartu naiz Txilen, Bolivia otsailean utzita. Hotzetik berorako muga, hartxintxarretik asfaltora, gizarte jatorrizkoagotik europeizatuagoetara.
Uyunin utzi genuen azken berria. Potositik Uyunirako bidea paraje ikusgarriak zeharkatzen ditu, oraingoan egunez apreziatu nahi nituenak. Bidea, nola ez, hartxintxarrezko, bere zulo, batxe eta batxe gehiagokin. Ta ertzean, hortxe, amildegia ("kitamiedosa", zer da hori?).

Uyunin ihauteriak, karnabalak, haratusteak.
Konparsak euren txarangakin eta ura eta spray-bitsa, ura, ura eta ura, blai-blai.Uyunin haserako asmua hemen dauden ajentzi-txanpiñoi hoitako batekin 3 eguneko tour bat egitea zen, inguruko marabillak ikuxi eta Laguna Verden, Txileko mugatik gertu, bertan geratu eta bizikletaz muga pasa San Pedro de Atacamaraino. Egia esan ez naiz oso tourzalea (izatez, inoiz hartu al dut bateronbat?), baina denbora aurrezteko modu bat zen (ez ordea dirua, 55$etan eskaintzen baizidaten txollo moduan...). Izena eman ta biharamunean, kakaburutikbehera: ni eta beste pertsoi bat zintzilik talderik gabe geundela, ta irtenbidea beste egun bat itxoitea. Kaka. Moskeau eta egunean bertan Uyuniko gatz-lautadarako tour bat hartu nun, ezpainun beste egunbete egonian pasa nahi...

Gatz-lautada zuria, hoixe, baina oso oso oso luzea, izugarria. Hala ere, tour hauetan txontxongilop xamar sentitzen zara, ta nuen malaoxtiakin, ba beharbada enun behar bezainbateko energiaz sentidu lekua. Gañera, euri garaia izaki, urez estalia zegoen zati handi batean eta ezin zen gurutzatu, beraz sarrera inguruan ibili ginen.
Gatz-lautada bi bizikleto españolito topatu genituen, salar-a gurutzatzen saiatu zirela baina ezinezkoa zela. Ta inbiria punttua sartu zitzaidan eta ordun erabaki nun biharamunean bizikletaz Txileruntz abitzea.
Ta halaxe egin nun. Biharamunean astua kargatu eta aida!

Uyunitik San Cristobal bitarteko etapa luzea izan zen, baña tartean beste herririk etzegoenez erremediorik ez. "Ripio" edo hartxintxarrezko "errepidea", sorpresaz betea (noizbehinka zati batxebakoren bat...), laua bai. Paraje sikuak. Aintzirak, flemingoak, bikuñak, llamak,
asto erdibasatiak eta tourrean zihoazen 4x4 katxarruak a todaoxtia pasatzen, horratx fauna bakarra. Karo, eta euskaldun burugogor bat... Ta atzeko teloian Andeko tontor elurtuak. Uf!San Cristobalerako 6km faltan, parrillaren beste hanka apurtu. Nereak egin du! Hemen ezerezaren erdian, herritxo baten atarian, ihauteriak (denak mozkorrak, jaieguna)... oh oh...

Eskerrak Don Isidro han zegoen! Herriko soldadorea. Justu soldeatzeko makiñatxo bat eta amollagailu bat zituen eta ferraila apur bat. Baña mcGiver lez apañua egin zidan. Hori bai, korrika eta presaka, bera ere mozkortzera baitzijoan harrapatu nun momentuan. Ta nere kontura mozkortuko zen bat baino gehiago...
Kanpiña muntau ta alolo. Hotz.
Biharamunean Vila Alota bitarteko 50km inguruak nekez egin nituen, eta euskalduna bai, baina erdikastellanua nitzela ta erabaki nun horko batek definitu moduan "matxada" larrei zela bizikletan jarraitzea, orain aldapak hastear zirela eta km asko deus barik, gau hotzak eta ekipamendu exkaxa. Ta zeresanik ez astuaren prestakuntzaz. Enfin, aurpegi pixkat bota, bilete batzuk atera (70Bs, 8 dolar inguru) ta tour batean dedoz pegau nitzen. Behintzat dexente merkiago urten jaten, je, je...Ta halaxen, 4x4 baten 7 giritxo salto baten, atodaoxtia, parisdakarra lez.

Paraje mortuak, koloreak, handitasunean txiki, sumendi lotiak txapel zuriz,
hartxintxarrezko basamortu bolkanikoak... handia oso. Uste dut sekula ez nazela Martitzen egon (martzianoak ikuxi bai, ordea, horratx behe-behean euren instantanea bat), baina halakoren bat imajinatzen dut.Egia esan, merezi izan zuen karona (dedo) honek, ze bestela nekez oso ikusiko nituen parajeok. Hori bai, txontxogilotxuen moduen, danak harri, mendi, paisaje berdinari argazkiak atera eta ospa. Baina, bideko paisajeek merezi dute.
Gaua Laguna Coloradan pasa genuen, haizeak harrotutako aintzira gorria.

Laguna Verdean, Licancabur sumendi ahalguztidunaren oinpean,
agurtu nituen bidaideak eta asto gainera igo eta errota txikienarekin, 4.600m inguruek lapurtutako airea faltan, haize hotza aupegiz sobran, Boliviako muga-postura allau nitzen. Uste nuen ikasia nuela leziñua, jendeari distantziaz galdetutakoan bider bi egitekua, baña buruak ilusiñuak iten ditu eta... ustezko 10km-ak 21 izan ziren, aldatz gora Txileko asfaltoa zapaldu arte. Sekula ez nuke nere kontzientzia ekolojikoa horren baxu ikuxi: hura zoragarria zen!!Hortik San Pedrok Atacamako giltzak eman arterako bidea aldapan behera, zizt! hola bai... baina, nun dago Txileko muga-postua?
ba, 47km-tara, San Pedron bertan. Extreintxa. Tartean mina-zelaiak, Boliviak berezko zaion itsasoa berreskura ez dezan.San Pedro herritxo polita da, erdigunea oso oso turistikoa, europeoa estiloan. Kanpinean egin dut lo. Gaur goixian Valle de la Lunara fan naiz,
Bardeen paisaia gogorarazten dute, baina, gatz zuriz estalia. Eta badirudi, basamortuaren erdian, lurralde elurtu batean zaudela (han moruen orain, ezta?). Kuriosua. Eta ixiltasunak ere arreta deitzen du, Iñaki Petxarromanek, beste gasteropodoak oso ondo deskribatu zuen moduan bere blogean; batez ere, han bakar-bakarrik zaudenean, goixeko orduetan (atsaldian gringoz betetzen ei da); beharbada, inoiz sentitutako ixiltasunik handiena bezala deskribatzea larrei da, batez ere euren burua euskalduntzat duten sasiabertzale askok gertakari batzuen aurrean duten jarrera ixilarekin konparatuz.
Ta hoixe. Gaur hemen gaua pasa eta biharamunean motordun aparatu hoitako batean hegoalderuntz, familia bixitatzera. Atacamako basamortua gurutzatuz.
Dena den, paraje mortu hoietan sentidutako inpotentzia txikia izan da, distantziaren puntu honetatik Igor Anguloren erahiltzeaz sentitu dudanarekin alderatuta... basamortuaren ixiltaxuna apurtuko duen orru handi bat botazue nere partez. Aurrera bolie!! Jo ta jo ta jo! ___@ii

2 Comments:
hi, karako, zeintzuk ttuk azken argazkiko mutil matanta eder hoiek?
mmmmmm
;-)
a, informazioa eta argazkiak onak e!
animoooooooooooooooooooooooooo
3/07/2006 6:51 p. m.
ui, ta eskuineko emakume pertxenta hori?
3/07/2006 6:52 p. m.
Publica un comentari a l'entrada
<< Home