Venezuela berridatziz

Beno, aspaldiko!!
Azken egunak arrapaladan fan diela eta jota estresauta (kar, kar) ibilitta ezin blogatu eta jasottut bai bronkak eta hoixe...
Bon oaintxe Choronin nago Karibe aldeko herritxo pollit batian, jota mendizerra altuz inguratutako badiatxo batean. Goxo.

Bertara allau nintzen Caracaseko urbanismotik apur baten deskantsatu nahian eta

bertara nentorrela Victor eta Lorena bikote argentinarrak ezagutu nituen, oso jatorrak. Kanpina hondartzan montau beste jipi ballara batekin ta, hortxe, goxian gox esnatu bezain pronto bañito, hamaka, ta jateko sua pixtu (hortarako honeik argentinarrok artista hutsak ditunk) ta arraina parrillan, lentejak... gaixki, oso gaixki.
Bestela, ba zer konta. Manausetik Brasileko jende batekin atera ginen, antolatutako autobus batzuetan, "by the face", alegia dohain.

Baina biajia luzea eta agonikua izan zen oso, bi egun eta erdi.

Mixiko autobus brasildar batzuetan, jota poliziak eskoltatuta mugaraino eta, gero, Venezuelako gobernuak doan jarritako "autobusetan" Caracaseraino. Belaunak aurreko jesarlekutik desiltzatzea lortuta, Caracasen geunden.
Forum Soziala interesgarria, jipi ugari eta jipiguai gehiago, intelektualak eta sasiintelektualak gehiago ta tartean ero dexente...

Hala ere, nik beste zerbait espero nuen. Baina interesgarria, girua majua, jende asko ezaugutzeko aukera.. Entzun dudan kritiketako bat, antolakuntza faltaz aparte, izan da foro soziala baino foro politikoa izan dela,

alegia Chavezek aukera probestu duela bere politikaren kanpaina egiteko.
Gero, Foroa bukatuta, Eneritz (atxabalta) eta Borja (granbilbado) lagunei pegau naz, batailoiaz aldatzen den eskopeta moruen (Axkue eta Marina martxa eginda baitzeuden dagoeneko... portzirto bizi zarete?!), eta hauek krixton kontaktu interesgarriekin etorri dira, Venezuelan jazotzen ari den prozesua ulertzeko primeran. Eta halaxen ibili gara, batetik bestera bertako jendiari entzunez. Putamdre.

Lanbat goixian "4F: Dia de la Dignidad" ospatzeko martxa hauen eta, aukera politta izaki, aprobetxau in nauen bertaratzeko.

Goixeko zortzitan zan deialdia iña, baña 12ak arte ez zen atera. Jende olde gorria. Ni, inuxentia ni, manifa bat zelakuan eta hortara ohituta, nere motxila ta guzti (gero Choronira bainunduan) hortxe jende marian artian (noski, kantea ez nun ematen batere ta denak nungua nintzen galdezka...), ttipi-ttapa, baña gero esan zidaten martxak 18km zituela eta, atsaldeko 4tan ondion bide erdia eginda, autobus estazioruntz fateko ordua zela ohartu nintzen.

Eta orain, hondartza, palmerak, ur turkesa garden-gardenak eta oxti guzti hoiek (puag!), apur batean deskantsatzeko.

Aio!! ____@ii

3 Comments:
ooooh, ja nâo tenhimos mais clases de portugues?
bueno, bejondeikela, Karakovitx!
azkenian Venezuelako berri eman diuk... je, je pozten nak ondo ibiltziaz ta uan lasaiago ibilliko yaiz, kabroi hori, hondartzetan-eta,
bo, ondo aprobetxatu hor zaudezten guziyak!
besarkadak ta muxuak
2/08/2006 4:53 p. m.
oe, oe, oeeeee.... ta inhauterietan ez zazte Brazilera fango?
oooooo... menos samba e mais trabalhar.... menos samba e mais trabalhaaaaarrrr
;-)
Hemen Phagolako maskaradarako ateraldiya prestatzen... ta gero, iñauteriyak!!!
2/09/2006 5:29 p. m.
bueno, bizi direnek idazten dutelaaaaa!!!!! oraintxe ia hegazkina hartu eta zure bila jun bihar genulakuan ginen, inongo seinalerik ematen ez, eta guk aitzaki gutxi bihar... enfin, hemen dena ondo, itsaso garden eta turkesak baino mendi txuriak ikusten, baina tira, hontara ere ohitu ginen eta...
aleba, ia hemendik aurrera ere horrelako ondo jarraitzen duzun zure turne horretan, eneritzek kontatu zizkidan asmuak, hortaz animo!!!! muxu haundi bat, eta aurrera!!!!!
2/13/2006 10:45 a. m.
Publica un comentari a l'entrada
<< Home