zurrut!!

San Pedrok iriki zizkidan moduan, itxi zituen autobusaren atzetik ateak. San Pedrotik Chañaral bitarteko kilometroak "autobus semi-cama"ren erosotasunean egin nituen. Eta alde batetik ez naiz damutzen, ze bertatik ikusitako paisaiak etzidan ez bizikletaren gainera deitu. Paisaia mortua, Atacamako desertua. Meategia eta gatzategien etxolak besterik ez jende-arrasto moduan, gainontzean hartxintxarrezko lautada eta muinoak.
Chañaralera arratsaldeko 7rak aldera allau ginen (Txileko puntualitatea ez da Boliviakoa bezain deszehatza, baña badu toke "latinoa"...)
Han, Chañaralen, aspaldiko lagun batekin egin dut topo. Baziren beharbada, 10 bat urte elkar ikusten ez genuela. Kresal usainez agurtu ninduen.
Iluntzear, bizikletaren aurreko gurpila iparralderantz bideratu nuen,

Pan de Azucar parke nazional alderuntz, bere patuari ihesi egin nahian bezala. Kanpiña hondartza ertzean muntau eta itsasoaren hotsaz loseko.
Biharamunean, berriz, hegoalderanzko norabideari atxiki nion. Banuen gogoa Txileko kostaldean zehar kilometrotxo batzuk ehotzeko, sikiera Harry Azkarrari (Fast Rock...) despedida hori zor nion. Ta gustora egin nituen kilometro horiek.

Ta fan ta fan ta fan, konturatzeke Caldera hantxe neukan, nere familia bizi den hiri-herria. Ta sorpresa eman nahi, baina sorpresa neuk hartu nuen: bizitzaren kointzidentzia putak, eurak handik 1.600bat kilometro hegoalderago zeuden, Concepcion aldean, mediku asuntuengatik... Laxtima. Beste batean beharko du izan...
Calderan Harry agurtu nuen. Batek daki, agian, noizpait hegoalderanzko bideari helduko dio beste ilobatxoren baten eskuetan, lur australetarantz, kalentura berriak ehotzera...

Agur egin diot ere Pazifiko lagunari, akaso egunen batean berriz ikustekotan geratu gara eta berak goraintziak eman dizkit anai atlantikoarentzat, aspaldian ikusia ez zuela, Tierra del fuegon topatu zirela behin, baña, kalean hotz zela eta juxtu elkar besarkatzeko astia izan zutela. Emango dizkiodala, bai, Asturiagako ertzean akaso, nork daki. Zure partez.
Santiago de Chile. Atsegina suertatu zait hirirako buelta. ...

Hiri komodoa da, hango hiri baten modukoa. Txile guztiz irentsia du neoliberalismoak, ta multinazionalen bazkaleku handi bilakatua dago. Hemen Heineken eta Budweiser zerbezak edanenen artean daude, Coca-colaren urak, telepizza, endesa, telefonica, shooping center handiak... kaka burutik behera. Sekulako kontrastea, oraindik azoka eta komertzio txikietan murgildurik bizi diren boliviarrekin alderatuta. Baina, bizi estatus ona ei dute. Garestiegi otu zait, ordea, Txile, zentzu guztietan, batez ere Boliviatik bueltan (ziurrenik Hego Ameriketako herririk merkeena). Hemendik hanka egin behar dut sakela hustu nahi ezbadut
Martxoaren 8ko eguna Santiagon harrapatu nau. Bulebar nagusian eskenatoki bat eta bertan esekita "CHILE TIENE PRESIDENTA" pankarta,

Bachelet, Chilek duen lehen emakume lehendakariari (eta oker ez banago Hego Amerikakoa ere) erreferentzia eginez. "Sozialista" ei da, partidu sozialistakoa, baña entzundakoaren arabera Zapateroren moduko "sozialistatik" gehiago dauka, Arnaldorenetik baino...
Desagertutako senide batzuekin egin dut berba, "ley del silencio"aren aldeko apustua egin duela gobernuak, "orria pasatzearen" aldekoa alegia, jarrera epela.

Maputxeen borrokaren aurrean ere, Pinocheten garaiko "ley antiterrorista" aplikatzen diete, nahiz, itxuraz orain "terrorista" hitzaren ordez "delincuente" hitza erabili gudari maputxeak izendatzeko; eta oraindik, espetxean badira preso politikoak. Maputxe batekin ere

egin dut berba, saltoki batean artisautza-postutxo zeukan; eta haren istorioak, maputxeen borrokaren ingurukoak, ezagun egin zaizkit eta erraza litzaidake euskaldun ordez "maputxe" hitza ordezkatzea euren errealitatera hurbiltzeko.
Santiago- Mendoza. Hori da autobusak ibili dizkidan distantzi-orduak. Tartean Andeak , Aconcaguaren kukua... eta aduana astuna.
Laxtima apur bat sentitu dut (edo nostalgia esan beharko ote nuke?), bizikletan egiteko paraje politak gurutzatu ditugu Santiagotik honuzkoan, mendi-bortü latzak bai, baina polkita otu zait patxaran egiteko. Beste baterako utziko diu...Mendoza ezaguna da bertako "kaldikoengatik" (mmmm...zurrut!). Hiri atsegina hau ere, parke handiekin, etxe txikitxuak eta elegante ugari. Diru kaka dau hemen (edo zurrutero asko munduan!...). Eta iruditzen zait honek, Argentinak ere, baduela Txileren ikutu globalizatu hori. Gorputzari gurtza ere berpiztu dute hemen, eta neska-mutil pertxenta ugari ikusten dira bai, gimnasioekin batera.
Gaur hostelean "churrasco" eta ardo dastaketa diu, ta espabilatzen ez banaiz ezer barik geratuko naiz, beraz, aiooooo!! ___ @ii

8 Comments:
Kuku Karako! hemen aspaldiko txin!
Beraz, ianeko Argentinan! Ziur aski apirilaren hasieran (4rako) haruntza joanen naiz, Bariloche aldera ta gero iparralderuntz Bolivia aldera. Apirilean ere Pertxenta eta zuek han elkartzekotan zarete ezta? Ea elkarrekin egoteko parada dugun...bitartean izan untsa ta beti aintzina!! Sempre avantiiii
3/13/2006 3:15 p. m.
ez duzu ba usteko, txin, bi hoiek jende gehiagokin ibiltzeko gogoa edukiko dutenik, ez? ,-)
aspaldiko, lu! inbiri galanta, beste behin esateak ez dit kalterik egingo. hemen dena betiko moduan. zure neska non sartzen den arrastorik ez, hori bai, ni ere gari urtebeterako kanpora bialtzeko tentazioz nago: hori da hori sariak irabaztea!! eskoriatzan zuzeneko errifak eneritzi saltzea debekatu digute, bestela berari tokatuko zaiola eta...
enfin, ondo ondo segi, txirrindari egurra eman, eta muxu haundi bat!!!
3/14/2006 10:53 a. m.
ieeppa txurrasko!kamixetako furgonetak ez dire ikuxten´e!!lehen planotxuren bat atera beharkouzu bixarluze hoi luzitzeko gutxinez!
3/16/2006 3:02 p. m.
Galdereitor:
Txertorik behar Argentina, Bolivia edota Brasilera joateko?
3/17/2006 2:31 p. m.
Wuapoooo!!!
Zu bai bizi!!! Gutxi falta da laster bidaliko dugu zuk falta daukazuna.
Oraindik "Bai" ezta??!!
Muxuuuuuuu!!!
Zubi
3/17/2006 4:23 p. m.
galdereitorri: Argentinara joateko behintzat ez.
3/17/2006 4:37 p. m.
eta guk "bai" horren argazkiak galdu, desdeluego...
3/20/2006 2:57 p. m.
ondo ospatu Karako ta Eneritz!!!
Eneritz, Ezeizako aireportuan, morrosko beltzarandu bat arkitzian: —Stanley?
Karako, emoziyua ezin gorderikan:
—Livingstone, I suppose?
...
(jarraitzen duena zentsuratua, imajina dezakezue)
3/22/2006 10:33 p. m.
Publica un comentari a l'entrada
<< Home