_________________!____/\|\/\_________________________________@ii

2006-05-17

a fishing town


a fishing town up in the north
where there's nothing going on...



Aio hemisferiokideak!

Aire onak, videomendi eta urtarrileko ibaiak atzean utzirik, inperio zaharraren hiriburuak 36ºC-tan lurreratu ninduen.


Atzerri hartatik etxerako azken kilometroak autobusean egin nituen (bateronbatzuk aireporturako pankartak prestatuak izango zituztenaren beldurrez...je, je), autobus diskriminatori hoitako batean, dena esan beharra dago (ikasteko asko dute hemengo autobus zerbitzuek "3. munduko" hainbat lurraldeengatik...).

Sargoritan hartu nau herriak, bai kliman eta bai giroan. Udaberria borborrean da gainera, zuenean, gurean. Alergien garaia. Ta, ez dakit halako zeozer izango ote den-edo, bidaiaren zatirik gogorrenari aurre egiteko galbana-punttua ematen didana: aterrizaje soziala. Erretolika bera errepikatu beharra, paliza berdina, hitz berdinak... uf! mesedez, erruki, otoi...

Ta asteburu honetan beste bidai bat. Holako batean ibili ginen, bai, bidaien inguruko berba errazak idazten, bidai fisikoak, bidai sozialak... bada, ordea, tartean beste bidai "mota" bat, beharbada paisaiarekin zerikusi handirik ez duena, ez denborarekin, ez espazioarekin: Elkartasunaren bidaia. Bihotzaren parajerik polit eta handienak erakusten dizkigunak, sentimenduzko iguazuak, odolaren perito morenoak, borrokaren tierra de fuegoak, maitasunezko pampa zabalak. Bihoa hemendik bidaide horiendako besarkadarik zabalena. AUPA ZUEK!! GORA HERRIA!!!

10 Comments:

Anonymous Anònim said...

ONGI ETORRI, INDIANO! ;-)
Hara, gure Karako poeta egin zaigu!!!!!
"Bihotzaren parajerik polit eta handienak erakusten dizkigunak, sentimenduzko iguazuak, odolaren perito morenoak, borrokaren tierra de fuegoak, maitasunezko pampa zabalak. Bihoa hemendik bidaide horiendako besarkadarik zabalena. AUPA ZUEK!! GORA HERRIA!!!"

Hori duk hori deskribapen eta konparaketa ederra!
biba hi!
egongo gattuk!
hartzak arnasa, ta lasai lurreratu...
laxter arte!

5/18/2006 3:00 p. m.

 
Anonymous Anònim said...

aterrizaje sozialaren izenian´e ongietorriya pues!!enun uste hain gaixtuak giñenik!udaberriyan gea bai, euzkitan..iya euri pixkatekin karakolak kanporako buelta itten duen! bidaipoesi rezitalditxo bat live? ordenadoreai hizketan aitzeaz nekatu naiz oraingotik!

5/18/2006 4:55 p. m.

 
Anonymous Anònim said...

sweet home alabama... miña terra galega... üskal herriko lür maitia, guretzat lekhü haitia, heben irus bizi girela, plazer dügü erraitia...... ETA DENEK ALGARREKILA KOBLA BATEEEEEEN EMAAAAITIIAAAAAAAAAAA...

home sweet home-n miñon hobeto nun egongo yaiz, Karako?

5/18/2006 6:45 p. m.

 
Anonymous Anònim said...

karakol uzkurra, lotsatia, zuhurra, ahalkea, herabea... orain agorafobiak jua? soziofobo bihurtu yaiz?
je, je... lasai, broma duk
hartzak behar duken denbora... miñon gero afaritxo baten bueltan talde batian bilduta, hango abenturen berri nahi diu, e!

5/18/2006 6:48 p. m.

 
Anonymous Anònim said...

beno txe, bukatu da zure bidaia. STOP. daogeneko jakingo zenuen bidai hau bukatzen denean beste bat hasten dela.. arnasa hartu ta ongi etorri inazio!. hemen gaituzu, bidaiatzen.animuak!. elene

5/19/2006 10:25 a. m.

 
Anonymous Anònim said...

Apo, Txinpon, Sefiní, bukatu da, akabo!!

6/01/2006 5:58 p. m.

 
Anonymous Anònim said...

No, no... questo non é finito!
Orain lagunei, senideei, lankideei, herrikideei... diapositibak jarri eta batallitak kontatzen ibili beharko duk, per secula seculorum...
ta gero seme-alabei eta aurrerago billobei ere...
a ze nolako turrada!!!
Jinkuak salba gitzala!!!

;-P

6/12/2006 7:09 p. m.

 
Anonymous Anònim said...

http://www.bidasoamedia.info/?p=943

Ostiralean, uztailak 7, Donostian Juanma Sarasola Murgia irundarrak “Olibondoetatik Apartheid Harresira” liburua aurkeztu du Koldo Mitxelena Kulturunean.

Liburu honetan, kazetari bidasotar honek bere kazetaritza lanetan Palestinaren inguruko ezagutza eskaintzen digu. Juanma Sarasola Murgia “Xaun” (Irun, 1969) Berria-ko mundu saileko kazetaria da, eta behin baino gehiagotan egon da Ekialde Hurbilean. 1993an brigadista moduan Palestinan egon zen, ondoren Libanon izan da hiru aldiz. Orain dela bi urte, Sabra-Satilara joan zen, Israelek Libanoko gerran Palestinar errefuxiatuen aurkako eragindako sarraskiaren urteurrenara, hainbat kazetariekin batera.

Juanma Sarasolari Ekain Rojok eginiko elkarrizketa (I)

Juanma Sarasolari Ekain Rojok eginiko elkarrizketa (II)


Liburua 3 zatitan banaturik dago, lehenengo zatian, Juanmak berak Palestinan bizi, ikusi eta ikasitakoa biltzen da, sarrera moduan bera joan aurretik izandako lehenengo intifadaren laburpena dugu. Bigarren zatian behin Palestinatik kanpotik, gertakarien jarraipena egiten digu Juanmak, eta hirugarren zatian, 8 elkarrizketa ditugu, lau palestinar eta lau judutar elkarrizketatu ditu Juanmak Berria egunkarirako eta liburuan bildu ditu. Bukatzeko gatazka hau hobeto ezagutzeko gida txiki aurkezten zaigu. Bertan zonaldeko 17 mapa dago non azaltzen zaizkigu hainbat datu geopolitiko eta demografikoak. Baita, kronologia luze bat eta webgune zerrenda.

Liburu hau Askapena talde internazionalistak eta Arbizuko udalak argitaratu dute. Izan ere Arbizuko udala senidetuta dago Palestinako Marda herriarekin. Senidetze hau, gertatu zen, hain zuzen ere, Askapenak Arbizun antolatutako Internazionalista egunean, aurreko 2005eko ekainean.

7/10/2006 5:45 p. m.

 
Anonymous Anònim said...

parranda baterako letra bat, parodia antxean...
je, je... Auskalo! rock taldiakin kantatzen genuen...:
http://www.lyriki.com/index.php?title=Ke_guay_tu_Gel

11/16/2006 3:58 p. m.

 
Anonymous Anònim said...

noiz berrituko duzu bloga? aspadi xamar geldi dago eta. ondo izan. muxu bat

10/15/2007 8:47 p. m.

 

Publica un comentari a l'entrada

<< Home