a fishing town

a fishing town up in the north
where there's nothing going on...
Aio hemisferiokideak!
Aire onak, videomendi eta urtarrileko ibaiak atzean utzirik, inperio zaharraren hiriburuak 36ºC-tan lurreratu ninduen.

Atzerri hartatik etxerako azken kilometroak autobusean egin nituen (bateronbatzuk aireporturako pankartak prestatuak izango zituztenaren beldurrez...je, je), autobus diskriminatori hoitako batean, dena esan beharra dago (ikasteko asko dute hemengo autobus zerbitzuek "3. munduko" hainbat lurraldeengatik...).

Sargoritan hartu nau herriak, bai kliman eta bai giroan. Udaberria borborrean da gainera, zuenean, gurean. Alergien garaia. Ta, ez dakit halako zeozer izango ote den-
edo, bidaiaren zatirik gogorrenari aurre egiteko galbana-punttua ematen didana: aterrizaje soziala. Erretolika bera errepikatu beharra, paliza berdina, hitz berdinak... uf! mesedez, erruki, otoi...Ta asteburu honetan beste bidai bat. Holako batean ibili ginen, bai, bidaien inguruko berba errazak idazten, bidai fisikoak, bidai sozialak... bada, ordea, tartean beste bidai "mota" bat, beharbada paisaiarekin zerikusi handirik ez duena, ez denborarekin, ez espazioarekin: Elkartasunaren bidaia. Bihotzaren parajerik polit eta handienak erakusten dizkigunak, sentimenduzko iguazuak, odolaren perito morenoak, borrokaren tierra de fuegoak, maitasunezko pampa zabalak. Bihoa hemendik bidaide horiendako besarkadarik zabalena. AUPA ZUEK!! GORA HERRIA!!!
