munduak, mukiak eta mukizapiak

Beti pentsau izan dut mundua muki ziztrin bat besterik ez dela unibertsoaren erdian, ta hantxe gu, euskaldunak, unibertsoaren zentruan. EHko mapa esku batean hartuz eta Argentinakoa bestean, printzipioz paperaren tamaina nahiko antzekoa dela ikus daiteke. Inuxenteak gu! Kuestiyua da hor behekaldeko ixkinean datorren "E:" horreri erreparatu behar zaiola, ta guri maiz herri batera gatozelarik hori ahaztu egiten zaigu. Pentsa, Ushuaiatik La Quiacara (Boliviakin muga) 5.100km-tik gora daude ta hau hilabete batean bentilau nahi izatea, erokeriya litzake. Bestalde, turismoa egiteko ere modu asko daude. Horietako bat, turismo paisajistikoa da, alegiya, alde batetik bestera ibili eta paisaiaren plazerraz gozatzea, batez ere paisaia fisikoaz; beste modua paisaia humanoaz gozatzea da, eta horretarako normalean leku batean denbora gehitxuauz finkatzea eskatzen du, jendiakin harremanak in tabar. Eta beno bestelako turismo motak ere badira, ez?
Gu, batez be mixikuan ibili gara, alde batetik bestera, gustora baña euskal tamainako txapela buruan, redio!, konturatu gara herri hau handiya dela, demoniyo!
Ushuaiatik abiona hartu eta El Calafatera allau gitzen (porsupuesto Aerolineas Argentinaseko atzerapenak tartean... grupo Marsans-ena baita, espaiñola...). Turismora itotzen hasia den herria.
Bertan Perito Moreno glaziarra ikusteko aukera izan genuen. In presionante. Energia handiko lekua hau ere.

Beharbada paisaiak baino, zirrara handiagoa egiten du noizbehinka jausten diren izotz-arrokek zartatzean egiten duten hotsak. Urrunera harri kozkorrak diruditenak, benetan krixton arrokatzarrak dira (hemen ere eskalak engainatzen gaitu...). Egun osua hantxe egon gitzen, tontuen moruen, izotz-kozkor erraldoi horri begira, ixa ilunabarrerarte bakarrik geratu gitzen arte. Izan ere bazen jendia, miradorera bajau, argazkia atera, ooh! bat ahoskatu eta martxa egiten zuena. Turismoa egiteko beste modu bat.

El Calafatetik El Chaltenera fan gitzen, ruta 40 famatutik. errepide honek ixa Argentina osua goittik behera zeharkatzen du, Andeen paralelo. Zatirik gehienean hartxintxarrezko pista da, autobusean saltoka ibiltzeko hoitakua.
El Chaltenera

allatzear hantxe, ortzemugan, Andeen letagin zorrotzak: Fitz Roy, Cerro Torre... Zortea izan omen dugu, handia, oso gutxitan egoten baita aukera guk ekarri dugun moduko eguraldi oskarbiaz tontorrak garbi ikusteko.

Nahiko lukete Pou anaiak orain gutxi hemen ibili zirenean eguraldi hau edukitzea!

Hiru egun egin ditu Chaltenen, txanpiñoien moduan etxeak eraikitzen dabitzen herri gazte honetan. Kuriosua da, eskalatzaileek eman diote izena eta izana leku honi, baña ez dugu eskalatzaile-itxurako inor ikusi, soilik gu moruko giritxo kuadrilla. Mendi paxiutxo bat egin diu eta Fitz Royren magalean akanpatu. Paraje polittak (ta dohan! hemen ixa parke nazional gehienetan sarrera pagau behar baita, o$tia!!!).
El Chaltenetik buelta Calafatera eta bertan autobusa hartuta Peninsula Valdes aldera, Puerto Madryn-era.

Jakinaren gañian geunden etzela bale-tenporadia (ikusgarria omen da bale-garaian baleak badian bertan ikustea...), baña esperantza geneukan national geographiceko moduko orka eraso hoitako bat ikustekua. Baina ez, orkarik ez zen agertu (bai ordea 3 egun aurretik...). Baina, beno, itsas-elefanteak, itsas-otsoak, magallaneseko pinguino kolonia, mara edo patagoniako erbia (ze bitxo afrusa!), guanacoa, choique ostrukak... bitxo kuadrilla ikusi diu!







Peninsula Valdesetik Barilochera beste autobuskada bat. Bariloche eskiatzaileen artean famatu ei da (beittu). Orain, ordia, udazkena da hemen ta elurrik apenas dauen. Hala ere, inguruko lakuek egiten dute zoragarri leku hau.

Bestela, hiriak berak (hau ere "txanpiñoi"-lekua) ez du eski-inguruetako hiriekin ezberdintasun handirik.
Bariloche ondoko herri batera fan gare, El Bolsonera. Larunbata da eta famatua ei da hemengo larunbateko artisau azoka.
Aurreko mezuan kasualitateaz jardun ginen, lerroen topaketaz eta horrelakoez. Maiz esan dugu euskaldunok Euskal Herria mukizapi bat dela (beste batzuk esango lukete Bilbao handia dela), baña, la oxtia, El Bolsonera fan, EHtik auskalo zenbat mila kilometrotara, mendi artean zulo batean, herriko azoka batean, ordu jakin batean, instant prezisuan ta hantxe:

Ilusiyua latza! Txintxurret! joder, mukizapiekin!
Txintxurreta eta Estefaniarekin bertako chacra batera fan gare, asado goxo bat jatera euren sendi eta lagun batekin. Bapo karniborizatuta! Orain ulertzen dut herriko lagun bat zela bueltau zan ixa lepo barik borobilduta Argentinatik...

Barilochetik Buenos Aireserako azken autobuskada hartu diu, ixa egun bete. Egia da hemengo autobustek ez dutela hangoekin zerikusirik: jana ematen dute, kafia eta ura nahi adina, silloiak ixa 180º etzaten dira... delujo.
Buenos Aires eta mukizapia. Hara! Elena re hemen topau biher: " ke pasa mujer?!". "Beno, badugula zer ospatu, ez?" Sakate solomiyuaz. Uf, lepo.

Debagoiena konexioa...

Buenos Aires. Hiri erakargarria, kosmopolita, komodua. Caminito, Boca, Bombonera, Plaza de Mayo, La Recoleta, San Telmo... tangoa eta Gardelen irribarra hiria argitzen.








Ta perts ta perts, kilotxo batzu gehixagokin, baño ederto, etxien moruen ______@îi
