Potosí

Ama sua, ama k^jella, ama llulla!
...alegia, "ez izan lapurra, ez izan ahula, ez izan gezurtia". Quechueraz agur.
Azkenean, argentinoek arrazoirik ez, eta altiplanoak "plano"tik asko zuen baina baita "alti"tik ere, eta egia esan ixa 4.000 metrotan bizikletan aritzea igerri itten da. Belaunak be txirixoka...
El Alto-La Pazetik atera eta egun pare batean Oruron nengoen. Tartean Sica Sica herrian egin nuen lo. Goizaldean, atera aurretik, ostatuko amamatxoarekin blagan, berretsi egin zidan hemengo jatorrizko jendeak, indigenek, daukaten zapaldu mentalitatea. Evoz berba egin zidan, "campesino" hutsa zela, ez zuela estudiorik, basati hutsa zela... eta hori amamatxo indigena batek esaten zidan. Sentsazio hori maiz nabaritu dut, indigena edo criollo asko lotsatu egiten direla euren jatorriz. Ta are ulergaitzagoa egiten zait, oraindik La Pazeko Prado hiribide nagusian Colonen estatua topatzea Bolivarrenaren jarraian; edota Isabel La Catolicarena Sucreko parke batean; edota konkistatzaileenak plaza askotan eta kale-izen gehiagotan... eta, noski, tartean kale-izenetan ere euskal abizen ugari (ta asko ez dut uste poteatzera etorriko zirenik espreski...).
Oruro herriak, nolabait, aimara eta quechuen arteko muga markatzen du. Bolivian 3 jatorrizko herri nagusi daude: aimarak La Paz aldean, iparraldean; quechuak Potosí eta Sucre alde hortan; eta tupi-guaraniak Santa Cruz eta oihan alderago. Oruro famatua da bere ihauteriengatik, Boliviako folklore erreferentzia omen da. Ni zapatu-domekan egon nintzen eta aurrekariak
nabari ziren, girua, konpartsen entseguak eta ura, gazteek (eta ez hain gazteek) ur puxikak eta pistolak erabiliz, eta bitsezko espraiak, batez ere neskak bustitzen saiatzen dira. Ni bazpare, "gringo" puta, itau golosoegia irudituz, kontu handiz ibili nintzen...Oruron Uyunirako trena hartu nuen, faltan bainuen ondiño trena hartzea. Uyuni famatua da, bertan kokatzen den gatz-lautadagatik "Salar de Uyuni". Nik, dena den, erabaki dut berau ikuxi aurretik Sucre eta Potosí ezagutzea, gero Uyunira bueltatzeko.

Sucre izatez Boliviako hiriburua da, nahiz La Pazek hartu paper nagusi hori. Hiri koloniala, lasaia La Pazeko xaltsakin konparatuta, atsegina.

Potosí, berriz, Sucre eta La Pazen tarteko zerbait da. Koloniala hau ere, famatuak dira bertako Cerro Ricoko zilar eta zink meategiak. Halako tour gidatu baten bidez (portzierto, tour ajentziak "Banoa" zuen izena) bixitatu ditugu eta bertako baldintza gogorrak ezagutu.


Tarapayako Ojo del Incako terman Ezequiel lagun argentinarrarekin bainutxo berua hartu eta goxó.
Orain Uyunira buelta eta bertatik Txilera, Atacama aldera.
Ihaute onak iruki! ___@ii
