_________________!____/\|\/\_________________________________@ii

2005-12-08

ttur ttur

aupa ekipo!

bueno, hementxe gaude, uste miño lenuo, ez?
Cidade de Goias herrian, Goias estatuan, garai batean bertako hiriburu. Herri koloniala, politta, turistikoa (= internet).

Hasi diula abenturia! Ipurdiak irrintzika, belaunak marmarka, lepondoa kixkalita... hau da hau atton paria! Lehen 3 egunok errealitatera hurbilpen objektibogo bat egiteko balio izan digu, alegiya, ez gattukela Breizh aldian ibilitako bi kakamutil haiek!

Astelehen gabian 23tan autobusa hartu eta Sao Paulok neoizko Carrefour, Macdonalds, Microsoft... argiz egin zigun agur, baita faveletako argi apalagoek, eguberri argiak tropikoko sargoritan (paradoxa bikoitza)
Eguardiko 13etan Goianian geunden. Bizikletak muntatzen amaitu orduko krixton zaparrada. Itxoin in behar. 17ak aldera atertu eta ttur ttur hasi ginen. Arazo mekanikoak. Uf! Hasteko, ordu pare bat nahikoa, ez?

Atzoko eguna gogorra izan zen. Goizian pousadatik urten bezain pronto, Axkue mekaguenka: pintxazu. Gañera gurpila ezin askatu. Komeriyak. Herrira buelta eta han konpondu.
Ustez zeharo laua zen terrenua, etengabeko gotti-betti suertatu da, zaparradaren bat edo beste, haizia kontran... arrgh!
Bidea bestela balekoa da, trafiko apur bat, baina bidebazter zabala. Animali ustel usaia, krixton fauna dibertsidadea bi dimentsiotan.

Gaurko eguna xuabe hartu diu, ez gaitezen emozionau... 46km eta alto. Bidean MSTko kanpamentu bat topatu dugu eta haiekin blagan egon gara apur baten (beno, Axkue ibili da, ze honeik portuges zerrau hitziten dute eta tutik ez...). Itxuraz ixa bi urte egin dituzte akanpatuak, lehenengo beste toki batean eta gero guk topatu lekuan. 230piku familia daude, gobernuak eurak okupatutako lurraren jabetza noiz emango zain.

Goias, erdibizkaitar zari/garienontzat, hitzjoko politta, alegiya baGoias-ela!
Unescok ondare izendatua, herri kolonial estilokoa, bere kale adokinatuekin, etxe kolore bizikoekin... Bueltaxka eta biharko deskantsau. Ttur ttur._____@ii