_________________!____/\|\/\_________________________________@ii

2005-11-25

no mundo da pichação

Aupa ekipo!

Tudo bem? Hementxe nau ondion, hiri handi honetan, deskubrimendutan.
Heranegun, terça-feira, egia esan gauza berezirik ez genun egin. Marinak lan-elkarrizketa bat zeukan eta hari lagundu eta hiria ezagutu. Bidean Decathlon bat deskubritu genuen eta Axkuek alforja batzuk erosi zituen (ez oso xamur topetako, ez uste, eta topatutakoak oso karu... exkerrak nik handik ekarri ditudan) eta beste zenbait gauzatxo (kliente onari “oparitxoaz” gain... je, je). Bazkaldu “a kilo”ko kafetegi-jatetxe batean jan genuen, halako bufet moduko bat, 100g bakoitzeko 1 reais (1euro= 2,8 reais) ñam ñam...

Atzo goixian, quarta-feira, berriz, Axkue eta Jorgeri lagundu nien. Jorge, argentinarra da jaiotzez eta Agenda 21eko mobidatan dabil. Larunbatian halako seminario bat antolatu du eta kotxea matxuratua zuenez, kartelak banatzera Axkuen kotxian fan gara.
Atsaldian, Marinak lan egiten duen “Proyecto”a bixitatu dugu. Bertan favelatako gaztiekin lan egiten dute, nolabaiteko gazteleku modukoa dute antolatuta. Unibertsitatearen adar bat ei da eta unibertsitatean Gizarte Lana ikasten duten ikasleek bertan burutzen dituzte praktikak. Faveletatik 20 minutura oinez dagoen etxea da. Bertan tailer ezberdinak antolatuta dituzte: eztabaida tailerrak, irakurketa tailerrak, eskulangintza tailerrak non gero saldu egiten dituzten panpinak egiten dituzten,...

Orain arte perkusio, dantza eta bestelako tailerrak zituzten, baina dirulaguntzen murrizketa dela-eta momentuz geldirik daude.
Itxuraz faveletako gazteak oso gustora joaten dira bertara. Izan ere, faveletan ez daukate deus egitekorik.

Bertatik, favelan bizi den Leandrok, Chikindok, favelak bixitatzera eraman gaitu. Bidean baina, lehengo eurak egindako pichação (pintadak) batzuk erakutsi dizkigu. Pichação horiek faveletako gazteen artean oso zabaldua dagoen fenomenoa da. Kuadrilla edo banda bakoitzak bere firma edo pichação-a dauka eta asuntua ahalik eta leku gehienetan eta zailenetan pintada horiek egitea da. Eta benetan sinestezinak diruditen lekutan egiten dituzte. Horretarako balkoietatik, desague tuberietatik... igotzen dira, etxe-orratzen gainera igo eta bi pertsonek beste bat hanketatik heltzen duten bitartean, beste honek buruz behera pintada egiten du... Askotan, poliziak atzematen ditu eta Intxaurrondon aiñako oxtiak ematen dizkiete (inpunitate osoa dute hemen ere) edota spraiarekin goitik behera pintatu...

Hiri guztian topatu daitezke pichação horiek. Itxura, kide berriren bat horietako banda batean sartu ahal izateko, bere balentriak erakutsi behar ditu pichação horiek eginez.

Gero Heliopolis, eguzkiaren hirira, eraman gaitu Leandrok. Favela, bata bestearen gainean pilatutako adreilu biluzizko etxeez osaturik dago; beste batzuk egurrezkoak dira. Kale asko asfaltatu gabekoak dira, loia.Bizitza mordua. Xaltsa. Hemen jende pobrea bizi da, pobrea baino xumea. Baina bada hauek baino pobreagoa denik, espaloi gainean plastiko eta kartoiez “eraikitako” kutxatan bizi denik, ez ur, ez argi, ez komun... Kaleko jendea, kaleko umeak
Argazkiak ateratzeko lehenengo galdetu egin behar zaio Leandrori, leku batzuk biquera baitira, trafiko lekuak. Ume mordua dau, crianças. Batzuk kometekin jolasean topatu ditugu: favelaren alde batean kuadrilla bat jartzen da eta beste aldean beste kuadrillakoak daude. Kometak aireratu, izugarri altu eta helburua da besteen kometa “derribatzea” edo lapurtzea; horretarako, harian krixtal xehetua itsasten dute.

Gabian Jorgen etxean enpanadilla argentinarrak eta haragia labean, argentinako ardoaz bustirik. Goxó.







A, portzierto! Hasi dugu jada gure Venezuelarako bidaia, bestela ikuxi, ikuxi!
_________@ii