Bolivia

Kaixo beste hemisferioko bizilagunak! (bai eta hemisferiokide zaretenok)
Hementxe nau La Paz, Bolivian. Kostata allau ere, paradojikua den arren izen hori edukita... Izan ere, 3 gau aireportuetan pasa behar izan nituen Caracasetik hona iristeko, berez 7 orduko bidai "paketsua" zen arren.

LAB hegazkin konpainia (igortxo azafato tartean) greban ta ni enterau bez. Kasualidade puta. Marea in gintuzten, ta azkenean, aerolineas argentinasekin Buenos Aireseraino bajau ta berriro gotti, Santa Cruz eta gero, juxtu greba amaituta, LABeko abionan La Paz.

Diote, arraskako ura zulotik nola isurtzen den fijatuz gero, ipar hemisferioan ordulariaren zentzu batean eta hego hemisferioan beste zentzuan egiten duela bira urak. Nik ez dakit hori izango den edo benetan "soroche" edo alturaren gaitza izango den, baino lehen egunetan burua apur bat bueltaka nuen, sabela uzkurtuta eta presio txiki bat. Ta eskileran gotti arnasestuka. Sorochea omen.
Bestela La Paz hiri handia da, sakongune batean kokatua, etxeak ibarraren paretan eskalatuz. 3.570m ingurura ei dago altueran. Erdialdetik ibili naiz ni eta konturatu kaleak azoka konstante bat direla,

espaloi guztiak txiringitoez okupatuta, ia ezin ibili eta errepidera irtenez gero "colectivo"ak txistuka... Tartean "mercado de hechiceria" delakoa, non saltokietan belarretatik hasita, jainko eta animali

figuratxo sinbolikoak, bai eta llama umekiak edo fetoak edota zilarreztatutako igel eta apoak topatzera iritsi zaitezkeen. Umekiak tetriko xamarrak dira, etxe berriaren erdigunean erretzen ei da beste zenbait belar eta objekturekin batera etxea babesteko, bai lapurrengandik, gaitzengandik... Igelak eta apoak ondasuna erakartzeko omen.
Alasitan feriarekin kointziditu dut ere. Itxuraz, peria hau Ekeko izeneko jainko

baten menez ospatzen da. Jainko honen figuratxo bati, hasi dugun urte honetan desio duzun horren erreplika miniatura bat esekitzen zaio, hala beteko delakoan. Alasitan feriako txiringitoetan denetik aurkitu dezakezu, baina miniaturizatua: diru bilete txikitxuak, lizentziatura edo diploma tituluak miniaturan, kamioiak, kotxeak, eskabadorak, sukaldetxoak, etxetxoak, janaria,... denetik Ekekori eskeintzeko.

Gero, autobusa hartuta Inti Markara fan naiz, Eguzkiaren Irlara alegia, han Titikaka itsaso gezera. Goxó. Paraje lasaia, mendi paxiua, ilunabar politak. Eta urrunean Andeak elurtuta: Illimani, Illampu...

Ta gaur buelta La Pazera. Biharko asmoa pedalen errota herdoilduari berriro bueltaxka batzuk ematea da eta aurreko errubera hegoalderanzko bidean jartzea Altiplanoan zehar. Ikuxiko dugu gorputzak zer dioen; momentuz, atzo ezagututako hiru argentino bizikletarik esan zidaten altiplanoak "alti"z gehiago duela "plano"z baino. Glup!
Sajtua! ____@ii
