_________________!____/\|\/\_________________________________@ii

2006-03-27

aire onak

Aio jendaia, munduaren mugaren bestaldeko biztanleak!!

Mendoza bixamon puntuaz atzean utzi nauen, aire hobeagoen bila: Buenos Aires. Hiri dotorea, mugimendu kultural handikoa, pentsau jat. Ixa astebete egin dut bertan, gustora, kaleak ibiliaz, zibilizazio globalizatuan. Egunei atzerakontua jarraitzen, badator-eta, hortxe astearen kale kantoian gure Pertsoi.

Ostegunean, ostegunero moduan Madres de Plaza de Mayoko senideak izen bereko plazan, ixa azken 30 urteotan bezela kontzentrazioa egin dute. Han izan naiz, banderola zabaldu eta beste sei euskaldun batu zaizkit ( donetes-en modukoa da trapu zati hori...). Bertan madre bat ezagutu diu, Mercedes, Lodosan jaiotakoa bera, aita guda zibilean fusilatu zuten eta ume zela Argentinara etorri zen familiakin; hemen alaba "desagertarazi" zioten... beste 30.000 jenderekin batera. Martxoaren 24an betetzen dira 30 urte kolpe militarra jazo zela.
Ospakizunak espero dira egun hortarako, herri-memoria galtzea baita desagertarazteko modu bakarra. Kirchnerren gobernuak jaiegun izendatu du eguna, biharko egunean egun latz horren ondorengoak gogoan izateko.

Putada argazkirik ezin ateratzea... Izan ere, bi eskuluzek gustua hartu eta nere kamera gordetzen zuen takilla zabaldu eta raust! akabo. Bizitzaren kasualidade putak, bizi-lerroak elkar gurutzatzen duten puntu-puta hoitako bat, kointzidentzia deitutako hoiek: BEHIN kamaratik separatzea otuko eta hantxe lapur biren lerroak elkar gurutzatu.



Martxoaren 19. Perts Ezeizako aireportuan. oh, l'amurrrr! topaketak, sentsazioak, eta txoritxuak inguruan txio-txioka... hoixe, pelikuletan moduan, miño euskal bertsioan
(trikitixa sound-track, harrijasotzaileak bihotz formako harritzarrak jasotzen, aizkolariak larrosa erraldoiak mozten...). Gaztai erdia. Ta argazki-kamera bat!

Biharamuna hirian pasau diu, lasai, flotazio-lerroaren gainetik. Madresen kafe-jatetxe-egoitza-unibertsitatean bazkaldu diu. Krixton muntajia daukate.

Hurrengo egunean autobusa hartu eta gau osoa bidean pasa ondoren Puerto Iguazuko bero tropikalean lur hartu dugu. Bertan Iguazuko ur-jauziak bixitatu ditugu. Benetan ikusgarriak dira.
Egia da giritxuendako guztiz prestatuta dagoela, montaje hutsa dela, baña, hala ta guztiz ere ikusgarriak dira oso. Blai-blai eginda amaitu dugu bi perts-ok, baña ez dakit ur-jauzien erorketak askatutako zipriztinak izan diren edota zerutik jauzitako "ur-jauzia" tropikala izan den, putakasualidadea, hilabeteak euri-faltan zeudela ta guri erori zaigu dena!


Abiona hartu diu Buenos Airesera, 24ko girua ikusteko asmoz. Maiatzako plaza jendez-lepo, 100.000 pertsona omen, sektore ezberdin ugari, asko elkarren kontrakoak (tirabiraren bat izan omen zen ekitaldi amaieran...), ta gu hantxe, jendartian, montonero, peronista, komunista, sozialista, anarkista ta beste hainbat eta hainbat "-ista" ren artean (gu treguistak izango gara, ez?)

Ta hurrengo egunean jada beste abiona hartu eta ta munduaren ertzera, eslogan turistikoetan behin da berriz errepikatzen den hiririk australenera: Ushuaia. Egun bitan bero-heze tropikaletik, hotz-izotz australera pasa gera, tartean gripean eskala eginez akaso.


Ushuaia hiri txikitxua da, Beagle itsas-kanaleren ertzean,
teilatu zorrotzeko egurrezko etxeak, mendi-hortzak bizkarrean glaziar zuriz estaliak... paisaia ikusgarria. Gaur, giritxuen moduan barku bat hartu diu, badakizia biologo benadiak emunda, bitxuak ikusi gure ta hantxe pott-pott-pott itsas-otsoak (bi espezie ezberdin), pinguinuak, ubarroi espezie ezberdinak, albatrosak, pardelak... Perts&perts supergustora!




perts eta perts _____________@îi